DEBAko UDAL BULETINA | BOLETÍN MUNICIPAL de DEBA APIRILAK 10 | 10 de ABRIL
 
Debako Udal buletina
 
 
 
 
ERAGILEEN KEZKAK ETA BEHARRAK JASOKO DITU GILEN GARCIA DEBAKO ALKATEAK 
 
Gilen Garcia Boyrak, Debako alkateak alarma egoeraren hilabeteko balantzea egin du. Hori bakarrik ez, aurrera begira ere jarri du begirada eta herritarrei zuzenduta bideo batean kontatu du. 
 
*Bideoa ikusteko sakatu irudia
 
 
 
UDALERRIKO PERTSONA HELDUAK BEREZIKI ZAINTZEN ARI GARA, DITUZTEN BEHARRAK JASOTZEN
 
65 urtetik gorako herritarrei telefono deiak egin zaizkie haien egoeraren berri izan eta behar duten laguntza eskaintzeko. Bi adin-tarte bereizi dira deiak egiteko orduan, pertsonen beharrak ere desberdinak izango direla kontuan hartuz; 65 eta 77 urte bitarteko herritar taldeari dagokionez, 835 herritar daude adin-tarte honetan. Ia denek jakinarazi dute ez dutela laguntzarik behar. 287 dira, berriz, 77 urtetik gorakoak. Horietatik 137ri egiten zaio jarraipen zuzena, haiek hala eskatuta. Guztiek eskertu dute udaletik deitu izana.
 
Irakurri gehiago
 
 
 
EGIN ERRENTA AITORPENA EUSKARAZ
 
Aurrez aurreko hitzorduak bertan behera geratu baldin badira ere alarma egoeraren eta osasun larrialdiaren ondorioz, beste modu batzuetan bada ere, aurten ere errenta aitorpena egin beharko dugu. Debako udalak, UEMAren kanpainarekin bat egin du eta herritarrak aitorpena euskaraz egitera gonbidatu nahi zaituzte. Iaz, Deban, ia 700 lagunek egin zuten errenta aitorpena euskaraz. Euskarak, administrazio publikoan ere dagokion lekua izan dezan bultzatu nahi da.
 
Irakurri gehiago
 
 
 
BIRUSAREN HEDAPENA GELDITZEKO KALE GARBIKETA ZERBITZUA INDARTU DUGU
 
Martxoaren 21az geroztik, eta covid-19 birusaren hedapena murrizteko neurri bezala, kale garbiketa indartu egin da Debako udalerrian, eta desinfekzio lanak egiten ari dira. Udal-brigadako langile guztiak ari dira desinfekzio-lanak egiten, udalerri osoan. Langileentzat egoerak eskatzen dituen babes eta osasun neurriak jasotzen dituen protokoloa osatu da eta horri jarraituz ari dira lanean. Debabarreneko Mankomunitateak ere plan berezia jarri du indarrean, kaleak eta hondakinak jasotzeko edukiontziak dauden guneetan desinfekzio sakonak egiteko. Egunotan, pedalak jartzen ari zaizkie hondakinen edukiontziei, eskuekin ukitu behar ez izateko.
 
EGOERA ZAURGARRIAN DAUDEN PERTSONENTZAT ZAINTZA SAREA
 
Deba-Itziarko herri zaintza sare komunitarioa antolatu genuen alarma egoera aktibatu eta gutxira, beharra duten pertsonak laguntzeko asmoz. Boluntario bezala parte hartu nahi izatekotan, edota laguntza behar izatekotan, jarri harremanetan:
  • 943 60 80 47 telefonora deituz edo
  • zaintzadebaitziar@gmail.com helbidera idatziz
 
*Itziarko Auzo Udalak egindako bideo laburra ikusteko, sakatu irudiaren gainean
 
 
Irakurri gehiago
 
DEBAKO UDALA
Portu kalea, 1
+34 943 19 28 40
20820 Deba
Facebook
Twitter
Instagram
YouTube
 
 

Mezu hau honako helbideari bidali zaio artxiboa@hotmail.com

Email hau jaso duzu Debako udalaren inguruko informazioa jasotzea eskatu duzulako

 
 
© 2020 DEBAKO UDALA